BALDINTZAK
Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, LIMPIEZAS IVANK SL web gunearen titularra dela jakinarazten du LIMPIEZAS IVANK SL-ek. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du LIMPIEZAS IVANK SL-ek: Web orri honen titularra LIMPIEZAS IVANK SL da, B75149211 IFZ duena, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2735 liburukia, 139 folioa, 8 saila, SS38197 orria, inskripzioa 1ªduena, eta Elkano kalea, 28-bajo. 20120 Hernani, Gipuzkoa helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea info@limpiezasivank.com da.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
LIMPIEZAS IVANK SL-en web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, LIMPIEZAS IVANK SL-en orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.
LIMPIEZAS IVANK SL-en web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:
- Web orriek eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, LIMPIEZAS IVANK SL-ek eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
- Bere erantzukizuna izango da LIMPIEZAS IVANK SL-ek eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.
LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK
LIMPIEZAS IVANK SL-ek ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, LIMPIEZAS IVANK SL-ek adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.
Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.
LIMPIEZAS IVANK SL-ek adierazten du bere web orrietan barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, LIMPIEZAS IVANK SL-ek ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.
ALDAKETAK
LIMPIEZAS IVANK SL-ek bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.
COOKIEN ERRESERBA
LIMPIEZAS IVANK SL-ek erabiltzaileak bere web gunean barrena nabigatzen duen bitartean cookieak erabiltzeko eskubidea izango du, nabigazioaren pertsonalizazioa eta erosotasuna errazte aldera. Enpresaren datuak babesteko politikari jarraituz, cookieak erabiltzaile ezezagunari eta haren ordenagailuari lotzen zaizkiola jakinarazten du LIMPIEZAS IVANK SL-ek eta ez dituztela erabiltzailearen izen-abizenak ematen.
Erabiltzaileak cookieak jasotzen ari dela jakinarazteko moduan konfiguratu dezake bere nabigatzailea, eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea eragotzi dezake. Edonola ere, LIMPIEZAS IVANK SL-en web gunean sartzeko ez da nahitaezkoa izango cookieak instalatzea.
DATUEN BABESA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, LIMPIEZAS IVANK SL-ek bere web guneko erabiltzaileei jakinarazten die enpresak web orrietan jarritako formularioen bidez biltzen dituen datu pertsonalak LIMPIEZAS IVANK SL-en ardurapeko fitxategi automatizatu batean gordeko dituela, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko xedearekin.
Era berean, LIMPIEZAS IVANK SL-ek jakinarazten du datuetan sartu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezkeela LIMPIEZAS IVANK SL-en helbide honetara idatzi bat igorriz: Elkano kalea, 28-bajo. 20120 Hernani, Gipuzkoa.
Aurkakorik jakinarazi ezean, zure datuetan aldaketarik egin ez dela, egindako aldaketen berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aldeen arteko harremana fidelizatzeko erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.
JABETZA INTELEKTUALA
Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak LIMPIEZAS IVANK SL-ri dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orrien eduki guztia edo edukien zati bat LIMPIEZAS IVANK SL-en berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.
PREZIOA ETA ZERGAK
Kasu bakoitzerako jarritakoak dira, eurotan adierazita (€), eta zergak barne daude.
Faktura bidaltzeko, bete itzazu zure datu fiskalak eta bidali gure e-postara.
ORDAINTZEKO ERA
Produktu fisikoak bezala dendan eskainitako garbiketa bonoak ere ordaintzeko, honako aukera hauek dituzu:errenbolso…, banku-trabsferentzia edota kreditu-txartela.
Ezingo da aldatu edo itzuli behin entrega eginda gero.
SALMENTA BALDINTZAK ALDATZEA
Baldintza hauek edozein unetan aldatu ahal izango dira, web honen eta bertan eskainitako edukien bilakaeraren arabera.
SALMENTA BALDINTZAK ONARTZEA
Web honen bidez produktu bat eskuratzeak, izan produktu fisikoa edo garbiketa bonoa, esan nahi du ezagutu eta onartzen direla web honen legezko baldintzak.
AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
LIMPIEZAS IVANK SL-ek, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.
Erabiltzailearen eta LIMPIEZAS IVANK SL-en arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta LIMPIEZAS IVANK SL-en artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Donostiko udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute.